LIteRatUriA
LARRABETZUN
– EKAINAREN 5A:
· 20:00etan Angulerin kultur etxearen aurrean LITERATURIAren aurkezpen ekitaldia
· 21:00etan HORI BAI gaztetxean Hedoi Etxarteren errezitaldia: Suzko Lilia
· 23:00etan HORI BAI gaztetxean Petti : Awañak diskaren aurkezpena
–
– EKAINAREN 6A:
· Azoka zabalik: 11:00-14:30 / 16:30-20:00
· 10:00etan Anguleri kultur etxean Literatura Eskola: Mahai-ingurua
Euskarazko literaturaren sistema: idaztea, argitaratzea, kritikatzea.
Moderatzailea: Harkaitz Zubiri
Fito Rodriguez, idazlea
Olatz Osa, editorea
Iratxe Retolaza, kritikoa
· 12:00-14:30 AZOKA GUNEAN (Eskolak) Liburu aurkezpenak
· 15:00ean AZOKA GUNEAN (Eskolak) BAZKARIA:
Larrabetzuko produktuekin osatutako menua: Nagusiek 19€/ Umeek 10€
Lekua gordetzeko idatzi: inesserrano@euskalnet.net
· 17:30ean AZOKA GUNEAN ( Eskolak) Blogak & letrak:
Emailuetatik Volgara post-literatura | Patxi gaztelumendi
Etxepare porno 2.0 (revisited) | Luistxo Fernandez
Bloga, hutsetik irribarrera | Juan Luis Zabala
Blogean zergaitik idatzi / ez idatzi? | Julen Gabiria / Beñat Sarasola
Zizeron, Victor Hugo, Monterroso eta beste zenbait blogari |Gorka Bereziartua
beste Habitat bat | Katixa Agirre
· Liburu elektronikoari buruzko kafe tertulia: Josu Landa (armiarma.com) / egaroa liburudenda elektronikoa
· Argitarapen lizentziei buruzko EZtaBAIda irekia (librea?)
· Komuneko paperean idatzitako poemen errezitaldia. | Bi anai
· 18:00etan Anguleri kultur etxean EIDABE umeentzako antzezlana: Ametsen museoan
· 20:30ean HORI BAI gaztetxean Mirande kabareta
· 23:00etan HORI BAI gaztetxean Joseba Irazoki
Ostean
poetTUBE poema errezitaldia (munduko poetak gurean, pantailako poesia…)
bi hitz: beats _ bits dj Kaiku & dj Fufu HORI BAI gaztetxean
–
– EKAINAREN 7a:
· Azoka zabalik: 11:00-14:30 / 16:30-20:00
· 11:00-14:30 AZOKA GUNEAN ( Eskolak) Liburu aurkezpenak
· 15:00etan Plazan BAZKARIA: Talo-jana
· 17.30ean AZOKA GUNEAN ( Eskolak) Bazkalosteko solasaldia/ idazleekin mahai-ingurua…
· 19:00etan HORI BAI gaztetxean Mikelazulo: Ate hautsiak
· 20:30ean HORI BAI gaztetxean Kukubiltxo: Hilario Mortimer
–
Azokan izango diren argitaletxeak
Alberdania, Elkar, Erein, Igela, Maiatz, Susa, Pamiela, Txalaparta, Utriusque Vasconiae
Azokan liburua aurkeztuko duten idazleak
Koldo Izagirre, Garbiñe Ubeda, Uxue Alberdi, Asier Serrano, Irati Jimenez, Juanra Madariaga, Beñat Sarasola, Markos Zapiain, Katixa Agirre, Xabier Soubelet, Auxtin Zamora, Mikel Peruarena, Xabier Mendiguren Elizegi, Edorta Jimenez, Josu Penades, Xabier Etxeberria, Martin Etxeberria, Alberto Barandiaran
–
LITERATURIATXUA HAURRENTZAKO GUNEA
Angulerin kultur etxearen aurrean
-EKAINAREN 6a:
· 11:00etan Literaturiatxoaren gunea apaindu eta ongi etorria eman kontalari datozen ume eta nagusi guztiei
· 12:00etan: Umeen egindako antzerkia: “Antzinakeriak”
· 16:30etan Larrabetzuko jendeak ekarritako ipuinak, istorioak…
– EKAINAREN 7a:
· 11:00etan Asmakizun-orienting jolasa, lagun guztiontzat
· 12:00etan Idazle/irakurle/ipuingileen ordua: irakurketak, berbaldia…gazteentzat
· 17:00etan Errezitaldi musikatua, Txorierri institutuko ikasleen
eskutik
· 18:00etan Irakurle ezagunekin eta Larrabetzuko gazteekin solasaldia.
Literatura Eskolak 5 urte beteko ditu aurten. Urteotan guztiotan, literaturarekiko zaletasunak bultzatuta, euskerazko literaturi zein munduko literaturari buruz gehiago ikasteko eta ezagupenak trukatzeko bidea egin dugu.Eskolak hilean behin izaten dira, urritik ekainera, larunbat goizetan, 10:00etatik 14:00etara. Eskoletan parte hartzeko aukera bat baino gehiago egoten da: Urte osorako izena emanda zein norberari interesatzen zaizkion eskoletara joanda. Aukera horiek baliatu dituztenak 250 bat lagun izan dira ; batzuek urte osoko matrikula egin dute, beste batzuek behin baino ez dira etorri.
5 urteotan, euskerazko zein munduko literaturarekin zerikusia duten 50 bat gai eta 35 bat hizlari izan ditugu, tartean, euskerazko literaturaren idazle ugari.
Euskara eta euskarazko literatura erakusten dutenekin elkarlanean aritu gura dugu, Literatura Eskolan euskarazko literatura hausnartzen dugularik, irakaskuntzan dihardutenekin trukatu.
Literatura mundua eta bizitza ulertzeko beste bitarteko bat dela uste dugu eta hizkuntzaren lanketarako tresna izan daitekeela ahaztu barik, batez ere edukiak lantzeari eman gura diogu garrantzia. Euskarazko literatura ezagutu, gorde eta zabaltzeko ahaleginean ezinbestekoa da eragile guztion elkarlana. Literatura Eskolaren lehen 3 urteak Larrabetzun izan baziren ere, gaur egun Euskal Herriko herrialde guztietan izaten dira eskolak, horren adibide 08/09ko ikasturteko gaitegia.
Beraz, oraingoan proposatzen dena, Literatura Eskolaren 5 urteotako lan hori jendartera zabaltzea da, jendaurrera: literatura aldarrikatuko duen ekitaldi publikoa, ekain amaierako asteburu batez, ostiraletik igandera.
–
ANTOLATZAILEAK ETA ERAGILEAK:
– Literatura Eskolako kideek Euskal Herrirako koordinazio eta dinamizazio ardura nagusia hartuko duten arren, Larrabetzurako honako eragileek sortutako lan-taldea osatu da:
* Larrabetzuko udala ( Kultura Batzordea)
* Larrabetzuko liburutegia
* Arrekikili euskara elkartea
* Hori Bai gaztetxea
* Txinpasmendi guraso elkartea
* AZOKA elkartea ( Larrabetzuko ekoizle eta erosleen elkartea)
* Larrabetzu.org
– Txorierri eskualdeari dagokionez, honakoekin lankidetzan aritzeko asmoa dugu:
* Aikor aldizkaria.
* Derioko institutuko euskara mintegia.
* Totoan, Txorierriko euskara elkarteeen federazioa.
* Txorierriko mankomunitatearen euskara zerbitzua.
– Euskal Herriari dagokionez:
* Basauriko euskarabila elkartea
* Oreretako Mikelazulo elkartea
* Euskara elkarteen federazioa den TOPAGUNEA
–
HELBURUAK
Literatura Eskolak oinarrian eduki dituen ezaugarriak hartuko dira abiapuntu:
. Euskal literaturaren ezagutza eta promozioa
. Euskaratutako literaturaren ezagutza eta promozioa
. Eszenifikazio publikoa
. Orokorra, espezializatu gabea
Leave your response!