Barne irudiaren bilakaera, ahozkotik album ilustratura
“Barne irudiaren bilakaera, ahozkotik album ilustratura” izango dugu gai hilabete honetako saioan Yolanda Arrietaren eskutik Tolosako Bonberenean.
Gaiaren nondik norakoaren inguruko puntu hauek ere helarazi dizkigu idazle bizkaitarrak:
- – Barneko irudia ahozko literaturan. Zentzuekin loturiko sorkuntza. (Dekorazio-olerkia, Dramatizazio-olerkia, Koplak, Ipuina)
- -Ikusteko sorturiko literatura. Egoerak, pertsonaiak eta haien esanak, esateko erak, keinuak eta ekintzak oinarri. (Antzerkia, Gidoiak)
- – Esateko edo/eta ikusteko edo/eta entzuteko lanakl. Hitza eta irudi grafikoa. (Irudiz jantzitako testuak, Album ilustratua)
eta baita honako textua ere:
… Eta ohartu nintzen hizkuntza musika dela eta, adi-adi, egonez gero, begi ezkutuen eremuan ahotsak ere badaudela, eta horiekin batera, oroitzapenak, ametsak, gertaera arruntak zein bereziak, subjektua aditzaren aurretik zein gainetik jarrita kontatzeko modukoak, buruak ulertzeko esaldi logikoekin zein zentzuak esnatzeko paragrafo iradokitzaileekin eraiki daitezkeenak; eta, jabetu nintzen, tarteka-marteka, ahots eta kontu ezagun zein ezezagun horiek entzun egin daitezkeela eta, beraz, entzuteko xedez idatzi ere bai, eta, beranduago ohartu nintzen, badela jendea hori guztia marraztutako irudien bidez erakusten dakiena eta, ondorioz, konturatu nintzen hortxe hasten dela hitza eta irudi grafikoa elkartu zirenekoa, izan ere, kontalari adina iruditegi baitago, entzule adina modu mundua ulertzeko eta ikusle adina eredu, dagoenaz gain, izan daitekeena ere imajinatzeko…
(Y. Arrieta. BEHINOLA, 24)
Larunbat honetan Azaroak 12 duzu zita Tolosako Bonberoenean goizeko 10.00etatik 14.00etara.
BARNE IRUDIAREN BILAKAERA, AHOZKOTIK ALBUM ILUSTRATURA
Leave your response!