Margolana: Roger Fry
Bi aste barru, abenduaren 20an egingo dugu Literatura Eskolako hurrengo saioam, Iruñeako Euskaldunen Biltokian. Goizeko 10tan dugu hitzordua, ohi bezala. Virginia Woolfen lana izango dute hizpide Itziar Diez de Ultzurrun eta Ana I. Morales itzultzaileek. Etxeko lanak bidali dizkigute, hain justu ere, saioaren aurretik Woolfen testu batzuk irakurtzea. Hauexek:
1) Kew Gardens (ipuina, hemen irakurgai euskaraz)
2) Dalloway andrea+etxeko aingerua
3) Gela bat norberarena
4) Three Guineas
On egin!

Duela aste batzuk Ibon Egaña izan zen gurean, euskal literaturaren kritikaz hizketan. Larrabetzuko Anguleri kultur elkartean. Saio mardula izan zen, eta, huts egin bazenuten, lasai egon. Elearaziko Danele Sarriugarte kronika polita osatu zuen, hemen irakurgai:
Egurrak sutarako balio dezan
(Irudia: Celedoño Otaño)
Urriaren 25ean Larraitz Ariznabarretak emandako saiora huts egin zenutenentzat, hainbat kontu interesgarri hementxe:
1) Saioan banatutako eskuorria
2) Saioan erabilitako powerpoint aurkezpena.
3) Garazi Arrulak idatzitako kronika, Elearazi atarian.
On egin, eta segi irakurtzen!
Literatura Eskola
2014-2015 trukeurtea
Alfabeto berri bat galdegin zuen Amaia Lasak 1971n, alfabeto berri bat irakurri gura genuke 2014an. Gero eta beharrezkoagoa deritzogu irakurtzeko alfabeto berri bat ikasteari, gero eta premiazkoagoa alfabeto berri bat idazteari. Debekua, murrizketa, itxitura,muga, oztopoa inposatu gura diguten sasoiotan infinitua, eternitatea, ertza, zubia, libertatea irakurri nahi ditugu. Gure begiokin, gure belarriokin, gure garunokin, gure bihotzokin.
Emeki, umil, harrotasunez.
Urriaren 25ean emango diogu hasiera Literatura Eskolaren 2014-2015 trukeurteari, Zarautzen, Larraitz Ariznabarreta berba-lagun dugula, Martin Ugalde. Deserriaren kartografia gaiaz solasturik. Ostean etorriko dira:
AZAROAK 29 – Hogeita hamar urte euskal literatur kritikan (1975-2005). …