Articles in the Literatura Eskola Category
2011/2012, Datorren eskola, Literatura Eskola »
“Barne irudiaren bilakaera, ahozkotik album ilustratura” izango dugu gai hilabete honetako saioan Yolanda Arrietaren eskutik Tolosako Bonberenean.
Gaiaren nondik norakoaren inguruko puntu hauek ere helarazi dizkigu idazle bizkaitarrak:
– Barneko irudia ahozko literaturan. Zentzuekin loturiko sorkuntza. (Dekorazio-olerkia, Dramatizazio-olerkia, Koplak, Ipuina)
-Ikusteko sorturiko literatura. Egoerak, pertsonaiak eta haien esanak, esateko erak, keinuak eta ekintzak oinarri. (Antzerkia, Gidoiak)
– Esateko edo/eta ikusteko edo/eta entzuteko lanakl. Hitza eta irudi grafikoa. (Irudiz jantzitako testuak, Album ilustratua)
eta baita honako textua ere:
… Eta ohartu nintzen hizkuntza musika dela eta, adi-adi, egonez gero, begi ezkutuen eremuan ahotsak ere badaudela, eta …
2011/2012, Datorren eskola, Literatura Eskola »
Literatura Eskola 2011/2012: egitaraua
Urriaren 15ean Bilbon (La Bolsa aretoa): Gabriel Arestiren Zuzenbide Debekatua Karmelo Landaren eskutik.
Azaroaren 12an Tolosako Bonberenean: Barne irudiaren bilakaera, ahozkotik album ilustratura, Yolanda Arrietaren eskutik.
Abenduaren 17an Donostian: Emakume anitza euskal narratiba garaikidean, Gema Lasarteren eskutik.
Urtarrilaren 21ean Arrasaten: Idazketa luzatuz. Begirada bat performatibitatea eta egungo praktika eszenikoei, Ixiar Rozasen eskutik. (*)
Otsailaren 18an Gasteizen: Literatura Eskolan, Idurre Alonsoren eskutik.
Martxoaren 24an Durangoko Udal Liburutegian: Bonbardaketak literaturan. Hasi Durangon eta Hiroshimatik gora, Iñigo Aranbarriren eskutik.
Apirilaren 25ean Ziburun: Zeintzuk dira euskal literaturaren paradigma berriak? Ur Apalategiren eskutik.
Maiatzaren 12an Iruñean (Euskaldunon Biltokian): Antonin …
2010/2011, Datorren eskola, kronikak, Literatura Eskola »
Literatura Eskolaren ikasturte honetako azken-aurreko saioak Iruñea aldera eraman gaitu, Txantreako Euskaldunon Biltokira. Xabier Leteren poesiagintzan sakontzeko aukera izan dugu bertan, Jose Angel Irigarayren eskutik.
Literatura Eskolako ikasturtea amaitzean hurrengorako gaiak, ideiak, izenak bota eta jasotzen dira, egitaraua osatze aldera. 2010-11 ikasturteari hasiera eman zitzaionean Xabier Leteren poesiagintza aztertzeko ideia zegoen zerrendan, horrelaxe sartu zen egitarauan. Literatura Eskolako kideek oroitzen dutenez ‘ezustean hartu gintuen haren heriotzaren berriak, abenduko hotzean, egunsentiaren esku izoztuak gertu sentitu genituen. Omenaldi kutsua hartu zuen ezustean maiatzerako aurreikusia genuen saioak’.
Jose Angel Irigarayk ere Xabier Lete zendu aurretik …
2010/2011, Datorren eskola, Literatura Eskola »
Literatura Eskola »
Martxoaren 18an, ostiralez hasi ziren Literatura Eskolaren martxoko ekitaldiak Donostian, Josune Montonek antzeztutako King Kong neska bakarrizketarekin. Zortziak aldean igo zen tabernako eszenatokira, takoi handien gainean eta poltsan zeramatzan objektu askotarikoen konpainian (gurpildun dildoak, ezpainetakoak eta beste). Egiako Le Bukowski aretora bertaratutakoak ez zituen indiferente utzi Virginie Despentes-en testuaren moldaketak, hasierako barreak pixkanaka gutxitu eta izoztu ziren, tarteka atzera agertzeko. Emakume-tipologia askotarikoa disekzionatu zuen Monzonek, amorrutik, irreberentziatik eta umoretik. Laburra bezain indartsua, gehiagoren gogoz geratu ginen bertara hurbildutako asko.
Queer teoria eta praktiketan azken urteotan erreferente da Virginie Despentesen testua; eta …