Home » Archive

Articles in the 2011/2012 Category

2011/2012, Datorren eskola, Featured, Literatura Eskola »

[4 May 2012 | No Comment | ]

Xabier Mendiguren Elizegi eta Ander Lipus akuilari ditugula, Antonin Artaud antzerkigilearen obra hartuko dugu berbagai.

Maiatzaren 12an
Iruñeako Txantrea auzoko Euskaldunon Biltokian
10:00-14:00

2011/2012, Datorren eskola, Featured, Literatura Eskola »

[26 Apr 2012 | No Comment | ]
Herioren hegalpean, Iñigo Aranbarriren lana osorik sarean

Herioren hegalpean (pdf-a osorik sarean)
Iñigo Aranbarri idazleak i, ‘Bonbardaketak literaturan. Hasi Durangon eta Hiroshimatik gora’ hitzaldirako prestatu eta atondu zuen liburuxka, sarean osorik.

2011/2012, Datorren eskola, Literatura Eskola »

[24 Apr 2012 | No Comment | ]
Euskal literaturaren paradigma berriak

Ur Apalategi izango dugu hizlari hilabete honetako saioan, euskal literaturaren paradigma berriak gai hartuta.
Gogoratu, Apirilaren 28an Donibane Ziburuko ikastolan 10:00etatik 14:00etara bitartean.

2011/2012, Datorren eskola, Literatura Eskola »

[6 Mar 2012 | No Comment | ]
Bonbardaketak literaturan. Hasi Durangon eta Hiroshimatik gora

Aurten ere, aurreko bi urteetan bezala, Durangoko Zilar Astearekin batera antolatu dugu Literatura Eskolako Martxoko saioa.
Iñigo Aranbarri izango dugu hizlari, ‘Bonbardaketak literaturan. Hasi Durangon eta Hiroshimatik gora’ gai duela.
Azpiko esteka sakatuz deskargatu ahal duzue Aranbarrik hitzaldian erabiliko duen ‘Herioen hegala’ liburuxka, hitzaldia aurretik irakurri nahi izanez gero.
“Herioren hegala”
Martxoaren 24an duzue zita, 10.00etatik 14.00etara Durangoko Liburutegian.

2011/2012, Datorren eskola, Literatura Eskola »

[9 Feb 2012 | No Comment | ]
Literatura komunikazio-eremu gisa eskolan

‘Literatura komunikazio-eremu gisa eskolan’ gaia jorratuko dugu literatura eskolaren hurrengo saioan Idurre Alonsoren eskutik.
Otsailak 18an Gasteizko Ignacio Aldecoa Kulturetxean (Florida parkean) 10:00etatik 13:30ak bitartean.
Hitzaldiaren inguruko honako textu hau ere bidali digu Idurrek, agertuko dizkigun ideien lagin gisa:
Gaur egungo literatur ikerketek literaturaz baino areago, literatur sistemez dihardute. Hain zuzen ere, literatura ez delako testura mugatzen; literatura bere osotasunean ulertzeko, ezinbestekoa da testua idazten denetik irakurlearenganaino iritsi arte (baita gero ere) zein ibilbide daukan ulertzea. Izan ere, testuak izango duen irisgarritasunean nahiz harreran erabakigarriak izan ohi dira idazlearen sonaren, merkatuaren, instituzioen, egoera …