Articles in the Headline Category
Featured, Headline, Literatura Eskola »
URRIAK 19 – Ander Lipusen antzerkigintza – Jaime Valverde
Larrabetzuko herri eskolan.
AZAROAK 16 – Txinako literatura garaikidea – Maialen Marin.
Zarauzko Sanzenea kultur etxean.
ABENDUAK 14 – Amaia Lasaren alfabeto berria – Josune Muñoz eta Amaia Lasa.
Bilboko Alhondegian.
URTARRILAK 18 – Ramon Saizarbitoria eta iragana – Markos Zapiain.
Oreretako Mikelazulon.
OTSAILAK 22 – Joseba Sarrionandia: itsasoa da bide bakarra – Eider Rodriguez
Pausuko Xaia ostatuan.
MARTXOAK 15 – Harrikoa eta literatura – Inma Errea eta Irati Jimenez
Iruñeako Euskaldunon Biltokian.
APIRILAK 12 – Abangoardiak euskal literaturan – Iñigo Aranbarri
Durangoko udal-liburutegian (Zilar Astea).
MAIATZAK 10 – Euskarari ekarritako poesia – Gerardo Markuleta
Gasteizko El Pilar gizarte-etxea
Featured, Headline, Literatura Eskola »
Hamar urte betetzen ditu aurten Literatura Eskolak, hamar urte irakurleen literaturarako grina hauspotzen eta elikatzen. Urteurren biribil horri indarrez ekiteko eta orain arte egindako ibilbideari jarraipena emateko, literaturaren inguruan lanean dabiltzan hainbat talde bildu gara.
Honatx, Literatura Eskolaren antolakuntzan jardungo dugun erakundeak eta horien ordezkariak:
Garazi Arrula (EIZIE eta Elearazi), Gotzon Barandiaran (Literatura Eskola), Itziar Elias (EHAZE), Iratxe Etxebeste (EIE), Iratxe Retolaza (Sareinak eta UEUko Literatura Saila), Danele Sarriugarte (Elearazi), Amaia Serrano (UEUko Literatura Saila).
Egoera eta erronka berriei aurre egiteko prest gaude guzti-guztiak, eta proiektua martxan da jada. Talde horrek hartuko du …
Datorren eskola, Featured, Headline »
Datorren zapatuan, maiatzak 25 dituela, 2012-2013 trukeurteko azken eskola dugu. Bilboko Alondegian burutuko dugu, 10:00etatik 14:00etara bitartean.
Berbagaia: John Cheever
Akuilaria: Harkaitz Cano
Hona www.armiarma.com atariko Literatur Emailuak albistegitik erauzitakoa:
Igerilaria, John Cheever
Jasone Larrinagari esker, estreinako aldia da John Cheever idazle amerikarraren kontakizun bat ekarri zaiola euskarari. Igerilaria Cheeverren ipuin onenetako bat dela esan ohi da, 1964an The New Yorker-en argitaratua. Hasiera batean nobela izateko asmoa zuen, 150 orrialde bete ohar idatzita zeuzkan, baina narrazio moldea eman zion azkenean. Hartan oinarrituta, Frank Perryk film bat egin zuen 1968an, …