Home » Archive

Articles in the 2013/2014 Category

2013/2014, Featured, Headline »

[15 Jan 2014 | No Comment | ]

Literatura Eskolako kideok eta Mikelazulo kultur elkartekoek elkarlanean antolatu ditugu bi literatur ekitaldi urtarril honetarako. Lehenik, hilaren 16an, alegia bihar bertan (!) Koldo Izagirre idazleak poesia errezitaldia egingo du, berriki argitaratu duen Parisen bizi naiz (Susa 2013) liburuan oinarrituta. Saioa 19tan izango da, Mikelazulokoen txokoan, Oreretan. Amu gisa, hemen dituzue zenbait esteka:
Liburua osorik irakurtzeko hemen.
Liburua aurkeztu zuteneko bideoa:
http://www.youtube.com/watch?v=q9GDpo3HpXE

2013/2014, Datorren eskola, Featured, Headline »

[4 Dec 2013 | No Comment | ]

Bi aste barru, hilaren 14an, saio berezi-berezia izango dugu eskolakideok Bilboko Alhondigan. Josune Muñozek literatur kritikariak Amaia Lasa poetaren alfabeto berria izango du hizpide, eta Lasak berak ere hartuko du parte saioan. 10etan elkartuko gara, beti bezala.
Lasaren obraz gehiago jakiteko esteka batzuk hona:
Liburuak sarean
Hitz nahastuak
XX. mendeko poesia kaierak
Lasaren artikuluak Argia aldizkarian
Elkarrizketak
Argian: “Libertatea oso ederra da, baina oso gogorra”
Sautrelan
Obrari buruzko artikuluak
Lapiko Kritikoan

2013/2014, Datorren eskola, Featured, Headline »

[12 Nov 2013 | No Comment | ]

Datorren zapatuan, hilak 16, Maialen Marin izango dugu gurean, Literatura Eskolan. 10tab dugu hitzordua, Zarautzeko Sanz Enea liburutegian eta Txinako literatura garaikideaz jardungu du itzultzaile donostiarrak. Harreman estua du Marinek Txinako testu eta idazleekin, hain zuzen ere, gai horren ingurukoa baitu egina doktore-tesia: “Mediación, recepción y marginalidad: las traducciones de literatura china moderna y contemporánea en España”, izenburuduna.
Orain arte gaztelaniarako itzulpenean aritu bada ere, laster izango dugu aukera txinatar jatorriko literatura euskaraz irakurtzeko, Marinek eta Aiora Jakak berriki itzuli baitute Mo Yan iazko Nobel saridunaren ipuin-bilduma bat. Ostiralean, hilak 15, …

2013/2014, Datorren eskola, Featured, Headline, Literatura Eskola »

[14 Oct 2013 | No Comment | ]

(Irudia: Publikoari gorroto antzezlana, 2012)
Badatorrela!
Zapatu honetan, hilak 19, emango diogu hasiera Literatura Eskolaren 10. Trukeurtari. Horretarako, Jaime Valverde ikerlaria Ander Lipusen antzerkigintzaz arituko zaigu, 10etatik aurrera, Larrabetzuko herri-eskolan.
Webgune honetan bertan eman dezakezu izena, eta astirik ez baduzu, lasai, Larrabetzun bertan ere izango baita aukera.
Esteka hauetan informazio jakingarria bildu dugu Valverderi eta Lipusi buruz:
Jaime Valverderen ikerketari buruzko artikulua Berrian.
Lipusi elkarrizketa Gaztezulon.
Lipusen antzezlanetako bideoak, aktorearen youtubeko kanalean.
On egin, eta zapatura arte!

(Irudia: Gari Garaialde, ARGAZKI PRESS)

2013/2014, Featured, Headline, Literatura Eskola »

[3 Oct 2013 | No Comment | ]

Atzo, urriak 2, LEko antolakuntza-taldeko kideok prentsaurrekoa egin genuen gure aurtengo asmoak aurkezteko. Ordeazkari gisa bertan izan ziren Gotzon Barandiaran (Literatura Eskola), Iratxe Etxebeste (EIE), Eñaut Gantxegi (EHAZE) eta Iratxe Retolaza (UEU eta Sareinak). Talde horiez gain Elearazik eta EIZIEk ere hartzen dute parte antolakuntzan.
Hona hemen gaur prentsak bildu dituenak:
Berria – Literatura Eskolak antolakuntza indartu du hamargarren urteurrenean
Bizkaie! – Literatura Eskoleak hamar urte bete ditu, indartuta
Gara – Hamar urte beteta sareak indartu eta literatur zale gehiago elkartu nahi ditu Literatura Eskolak
Hitzen Uberan – Urriaren 19an hasiko da Literatura Eskola
Noticias de Gipuzkoa …