Articles in the 2010/2011 Category
2010/2011, Datorren eskola, kronikak, Literatura Eskola »
Literatura Eskolaren ikasturte honetako azken-aurreko saioak Iruñea aldera eraman gaitu, Txantreako Euskaldunon Biltokira. Xabier Leteren poesiagintzan sakontzeko aukera izan dugu bertan, Jose Angel Irigarayren eskutik.
Literatura Eskolako ikasturtea amaitzean hurrengorako gaiak, ideiak, izenak bota eta jasotzen dira, egitaraua osatze aldera. 2010-11 ikasturteari hasiera eman zitzaionean Xabier Leteren poesiagintza aztertzeko ideia zegoen zerrendan, horrelaxe sartu zen egitarauan. Literatura Eskolako kideek oroitzen dutenez ‘ezustean hartu gintuen haren heriotzaren berriak, abenduko hotzean, egunsentiaren esku izoztuak gertu sentitu genituen. Omenaldi kutsua hartu zuen ezustean maiatzerako aurreikusia genuen saioak’.
Jose Angel Irigarayk ere Xabier Lete zendu aurretik …
2010/2011, Datorren eskola, Literatura Eskola »
2010/2011, Datorren eskola, Literatura Eskola »
Iaz legez, Durangon Zilar Astea antolatu dute Durangoko hainbat eragilek auzolanean. Aurtengoan 80ko hamarkada Durangon gai harturik.
Ekitaldi hauen barnean izango dugu hil honetako Literatura Eskolako hitzaldia ere.
Apirilak 16an, Udal Liburutegian 10:00etan: ‘Punk mugimendua euskal literaturan‘ Juan Luis Zabalaren eskutik.
2010/2011, Datorren eskola, Literatura Eskola »
Martxoaren 19ko saio honetan Queer Literaturan sakonduko dugu Literatura Eskolan. Ibon Egaña Etxeberriak eta Iratxe Retolaza Gutierrezek gidatuko dute saioa.
Donostiako Ernest Lluch kultur etxean 10:00etatik 14:00ak bitartean duzu zita.
Literatura-saio edo tailer honek Queer literaturaren ikuskera hurbiltzea du asmo. Horretarako, tailerra bi zatitan banatuko da:
Lehenik, Queer teoriaren inguruko argibideak eskainiko dira. Bigarrenik, Queer teoria horren begiradatik begirada literariora egingo da jauzia, teoria horren ikuskerak testu literarioen irakurketa nola baldintza dezakeen aztertzeko. Literatur testuen irakurketa gidatua eta kritikoa proposatuko da, parte-hartzea bultzatuz, eta lehen saioan azaldu diren queer kontzeptu horien garapen praktikoa …
2010/2011, Featured, kronikak, Literatura Eskola »
Gutun bat zuentzat
Aupa Oier!
Aurrekoan, Donibane Lohitzunen batu ginen, Literatura Eskolaren aitzakian kartzelaz aritu ginen berbetan. Espetxean sortutako liburuak izan genituen esku artean, hizpide. Eta goiza eskaini genion giltzapean sortutako letra eta esperientziei. Goiz atsegina izan zen.
Kartzelan egondakoak, kartzeletara bisitan joandakoak eta kartzelaz ezer gutxi dakigun batzuk batu ginen, lagun artean.
Beti egin ohi dugun moduan, hizlariak genituen gonbidatu. Jose Luis Otamendi idazleak batez ere Jokin Urain presoaren sorkuntzaz aritu zitzaigun, espetxean 25 urte bete dituen idazlea da Urain. Hitzaldiaren egunean, 9168 egun preso.
Azken 20 urteotan hainbat liburu eder argitaratu dituena, eta …