Articles in the Featured Category
2011/2012, Datorren eskola, Featured, Literatura Eskola »
2011/2012, Datorren eskola, Featured »
Ixiar Rozas idazleak eskainiko du hurrengo Literatura Eskola urtarrilaren 21an Arrasaten.
Hemen egilearen azalpena:
Titulua: ”Idazketa luzatuz. Begirada bat performatibitatea eta egungo praktika eszenikoei”.
Dramaturgia berriak eta antzerki postdramatikoaren testuinguruan kokatzen diren praktika eszenikoak aldatu egin dira, aldatzen doaz eta aldatuko dira bizirik jarraituko badute. Izaera ireki horretan, besteak beste, harreman berri bat sortzen da testuarekin. Testua eszenan dauden elementuen artean beste bat baino ez da, dramaturgia osatzen duten gainontzeko elementuak bezain garrantzitsua, eta ondorioz eraldatzen doa kreazio prozesuaren baitan. Saio honetan bilakaeran dagoen zerbait bezala ulertuko dugu performatibitatea: irekia dena, datorrenari …
Datorren eskola, Featured, Literatura Eskola »

Gema Lasartek ‘Emakume anitza euskal narratiba garaikidean’ izeneko saioa eskaini zuen larunbatean Donostiako Ernst Lluch kultur etxean, Literatura Eskolaren egitarauaren barruan. Emakume idazleek 1979tik 2009ra sortutakoari soa botatzea bilatu zuen Lasartek, azkenean jendearen solasarekin ‘emakume anitzari beatu poliedrikoa ematea’ izan zuelarik xede.
Bere buruaren biluzte ariketa literarioarekin hasi zuen Gema Lasartek saioa, ‘funtsean emakume bat dagoelako horren atzean’, performance txiki bat eskainiz kasik. Bere bio eta bibliografiari errepasoa eginez gogoetak proposatzen joan zen, saioaren lehenengo zatia galdera batekin amaitzeko: ‘Zer da idazlea izatea? …
2010/2011, Featured, kronikak, Literatura Eskola »

Gutun bat zuentzat
Aupa Oier!
Aurrekoan, Donibane Lohitzunen batu ginen, Literatura Eskolaren aitzakian kartzelaz aritu ginen berbetan. Espetxean sortutako liburuak izan genituen esku artean, hizpide. Eta goiza eskaini genion giltzapean sortutako letra eta esperientziei. Goiz atsegina izan zen.
Kartzelan egondakoak, kartzeletara bisitan joandakoak eta kartzelaz ezer gutxi dakigun batzuk batu ginen, lagun artean.
Beti egin ohi dugun moduan, hizlariak genituen gonbidatu. Jose Luis Otamendi idazleak batez ere Jokin Urain presoaren sorkuntzaz aritu zitzaigun, espetxean 25 urte bete dituen idazlea da Urain. Hitzaldiaren egunean, 9168 egun preso.
Azken 20 urteotan hainbat liburu eder argitaratu dituena, eta …
2010/2011, Featured, kaiera, kronikak, Literatura Eskola »

Berlinen, kondoiak saltzeko erabiltzen diren makina horien antzeko batean euroa sartu eta ipuin grafikoa eskuratu zuen Harkaitz Canok. Bat-bateko azkura sentitu zuen orduan eta Hikaateneokoek urtero ezin abegikorrago uzten diguten egoitzan bildu ginenonganaino etorri zen ondorioa: euskal argitaletxeek ez dute formatoetan batere arriskatzen, zaharkituta gaude, kuadrikulatuak gara. Ez zen hasiera txarra. Harkaitz Literatura Eskolako kidea da duela zortzi urte sortu genuenetik. Urtero eskatzen diogu eskolaren bat prestatzeko eta ez digu egungo hutsik egin. Eskolak ondo prestatzen ditu eta aulkietan erosoegi lokartu ez gaitezen ahalegintzen da. Honako galderarekin lortu zuen oraingoan: …