Home » Archive

Articles in the Datorren eskola Category

2014/2015, Datorren eskola, Featured, Headline, Literatura Eskola »

[11 Dec 2014 | No Comment | ]

Margolana: Roger Fry
Bi aste barru, abenduaren 20an egingo dugu Literatura Eskolako hurrengo saioam, Iruñeako Euskaldunen Biltokian. Goizeko 10tan dugu hitzordua, ohi bezala. Virginia Woolfen lana izango dute hizpide Itziar Diez de Ultzurrun eta Ana I. Morales itzultzaileek. Etxeko lanak bidali dizkigute, hain justu ere, saioaren aurretik Woolfen testu batzuk irakurtzea. Hauexek:
1) Kew Gardens (ipuina, hemen irakurgai euskaraz)
2) Dalloway andrea+etxeko aingerua
3) Gela bat norberarena
4) Three Guineas
On egin!

2013/2014, Datorren eskola, Featured, Headline »

[17 Feb 2014 | No Comment | ]

Datorren zapatuan dugu hurrengo hitzordua: Joseba Sarrionandiaren eta itsasoaren arteko harremanaz jardungo du Eider Rodriguez idazle eta irakasleak, Pausuko Xaia ostatuan, goizeko 10etatik hasita eguerdiko 14etara arte, ohiko legez. Rodriguezek duela gutxi aurkeztu du bere doktore-tesia, eta bertan aztertu ditu autore iurretarrak bere obran irudikatu dituen itsasoak.

2013/2014, Datorren eskola, Featured, Headline »

[15 Jan 2014 | No Comment | ]

Literatura Eskolako kideok eta Mikelazulo kultur elkartekoek elkarlanean antolatu ditugu bi literatur ekitaldi urtarril honetarako. Lehenik Koldo Izagirreren poesia errezitaldia, eta, bigarrenik gure ohiko eskola, hil honetan Markos Zapinian filosofo eta kritikariaren eskutik, Ramon Saizarbitoria eta iraganari buruz. Saioa datorren zapatuan izango da, ohi bezala 10etatik 14etara, Mikelazulokoen txokoan, Oreretan. Amu gisa, zenbait esteka hemen:
“Saizarbitoria eta arrazoia” izeneko iruzkin kritikoa hAUSnART aldizkarian, Zapianek.
Zapiain eta Saizarbitoria Martutenez (Erein, 2012) solasean, Literaktum jaialdian.
Saizarbitoriari elkarrizketa Argia aldizkarian, Martutene argitaratu berritan.

2013/2014, Datorren eskola, Featured, Headline »

[4 Dec 2013 | No Comment | ]

Bi aste barru, hilaren 14an, saio berezi-berezia izango dugu eskolakideok Bilboko Alhondigan. Josune Muñozek literatur kritikariak Amaia Lasa poetaren alfabeto berria izango du hizpide, eta Lasak berak ere hartuko du parte saioan. 10etan elkartuko gara, beti bezala.
Lasaren obraz gehiago jakiteko esteka batzuk hona:
Liburuak sarean
Hitz nahastuak
XX. mendeko poesia kaierak
Lasaren artikuluak Argia aldizkarian
Elkarrizketak
Argian: “Libertatea oso ederra da, baina oso gogorra”
Sautrelan
Obrari buruzko artikuluak
Lapiko Kritikoan

2013/2014, Datorren eskola, Featured, Headline »

[12 Nov 2013 | No Comment | ]

Datorren zapatuan, hilak 16, Maialen Marin izango dugu gurean, Literatura Eskolan. 10tab dugu hitzordua, Zarautzeko Sanz Enea liburutegian eta Txinako literatura garaikideaz jardungu du itzultzaile donostiarrak. Harreman estua du Marinek Txinako testu eta idazleekin, hain zuzen ere, gai horren ingurukoa baitu egina doktore-tesia: “Mediación, recepción y marginalidad: las traducciones de literatura china moderna y contemporánea en España”, izenburuduna.
Orain arte gaztelaniarako itzulpenean aritu bada ere, laster izango dugu aukera txinatar jatorriko literatura euskaraz irakurtzeko, Marinek eta Aiora Jakak berriki itzuli baitute Mo Yan iazko Nobel saridunaren ipuin-bilduma bat. Ostiralean, hilak 15, …