Articles in the Datorren eskola Category
2013/2014, Datorren eskola, Featured, Headline, Literatura Eskola »
(Irudia: Publikoari gorroto antzezlana, 2012)
Badatorrela!
Zapatu honetan, hilak 19, emango diogu hasiera Literatura Eskolaren 10. Trukeurtari. Horretarako, Jaime Valverde ikerlaria Ander Lipusen antzerkigintzaz arituko zaigu, 10etatik aurrera, Larrabetzuko herri-eskolan.
Webgune honetan bertan eman dezakezu izena, eta astirik ez baduzu, lasai, Larrabetzun bertan ere izango baita aukera.
Esteka hauetan informazio jakingarria bildu dugu Valverderi eta Lipusi buruz:
Jaime Valverderen ikerketari buruzko artikulua Berrian.
Lipusi elkarrizketa Gaztezulon.
Lipusen antzezlanetako bideoak, aktorearen youtubeko kanalean.
On egin, eta zapatura arte!
(Irudia: Gari Garaialde, ARGAZKI PRESS)
Datorren eskola, Featured, Headline »
Datorren zapatuan, maiatzak 25 dituela, 2012-2013 trukeurteko azken eskola dugu. Bilboko Alondegian burutuko dugu, 10:00etatik 14:00etara bitartean.
Berbagaia: John Cheever
Akuilaria: Harkaitz Cano
Hona www.armiarma.com atariko Literatur Emailuak albistegitik erauzitakoa:
Igerilaria, John Cheever
Jasone Larrinagari esker, estreinako aldia da John Cheever idazle amerikarraren kontakizun bat ekarri zaiola euskarari. Igerilaria Cheeverren ipuin onenetako bat dela esan ohi da, 1964an The New Yorker-en argitaratua. Hasiera batean nobela izateko asmoa zuen, 150 orrialde bete ohar idatzita zeuzkan, baina narrazio moldea eman zion azkenean. Hartan oinarrituta, Frank Perryk film bat egin zuen 1968an, …
2012/2013, Datorren eskola, Featured, Headline, Literatura Eskola »
2012/2013, Datorren eskola, Featured, Headline »
ZILAR-ASTEA ekimena sortu zenetik Literatura Eskola bertako partaide izan gara. Aurtengo ZILAR ASTEAko gaia Migrazioa izaki, guk migrazioek gure literaturan izan duten isla berbagai hartzea ebatzi genuen. Gaiari bi ikuspuntutatik oratzea proposatuko dizuegu:
Eskolako lehen ekinaldian, 10:00etatik 11:30etara, honako proposatuko ditugu berbatrukerako: Euskal sortzaileok Euskal Herritik kanpora bizi izan garenean, zer idatzi dugu hartu gaituzten herri edota herritarrez? Zerk eraginda utzi dugu sorterria? Euskaldunei buruzko topikoak berresten ditu erbestetik idatzi dugunak?
Atsedenaldiaren osteko bigarren ekinaldian, 12:00etatik 14:00etara, gurera etorritakoei buruz idatzi duguna izango dugu aztergai: Zer idatzi dugu Euskal Herrira etorri direnei …