Home » Archive

Articles in the Datorren eskola Category

2011/2012, Datorren eskola, Literatura Eskola »

[6 Mar 2012 | No Comment | ]
Bonbardaketak literaturan. Hasi Durangon eta Hiroshimatik gora

Aurten ere, aurreko bi urteetan bezala, Durangoko Zilar Astearekin batera antolatu dugu Literatura Eskolako Martxoko saioa.
Iñigo Aranbarri izango dugu hizlari, ‘Bonbardaketak literaturan. Hasi Durangon eta Hiroshimatik gora’ gai duela.
Azpiko esteka sakatuz deskargatu ahal duzue Aranbarrik hitzaldian erabiliko duen ‘Herioen hegala’ liburuxka, hitzaldia aurretik irakurri nahi izanez gero.
“Herioren hegala”
Martxoaren 24an duzue zita, 10.00etatik 14.00etara Durangoko Liburutegian.

2011/2012, Datorren eskola, Literatura Eskola »

[9 Feb 2012 | No Comment | ]
Literatura komunikazio-eremu gisa eskolan

‘Literatura komunikazio-eremu gisa eskolan’ gaia jorratuko dugu literatura eskolaren hurrengo saioan Idurre Alonsoren eskutik.
Otsailak 18an Gasteizko Ignacio Aldecoa Kulturetxean (Florida parkean) 10:00etatik 13:30ak bitartean.
Hitzaldiaren inguruko honako textu hau ere bidali digu Idurrek, agertuko dizkigun ideien lagin gisa:
Gaur egungo literatur ikerketek literaturaz baino areago, literatur sistemez dihardute. Hain zuzen ere, literatura ez delako testura mugatzen; literatura bere osotasunean ulertzeko, ezinbestekoa da testua idazten denetik irakurlearenganaino iritsi arte (baita gero ere) zein ibilbide daukan ulertzea. Izan ere, testuak izango duen irisgarritasunean nahiz harreran erabakigarriak izan ohi dira idazlearen sonaren, merkatuaren, instituzioen, egoera …

2011/2012, Datorren eskola, Featured »

[11 Jan 2012 | No Comment | ]
Urtarrileko eskola Arrasaten, Ixiar Rozasen eskutik

Ixiar Rozas idazleak eskainiko du hurrengo Literatura Eskola urtarrilaren 21an Arrasaten.

Hemen egilearen azalpena:
Titulua: ”Idazketa luzatuz. Begirada bat performatibitatea eta egungo praktika eszenikoei”.

Dramaturgia berriak eta antzerki postdramatikoaren testuinguruan kokatzen diren praktika eszenikoak aldatu egin dira, aldatzen doaz eta aldatuko dira bizirik jarraituko badute. Izaera ireki horretan, besteak beste, harreman berri bat sortzen da testuarekin. Testua eszenan dauden elementuen artean beste bat baino ez da, dramaturgia osatzen duten gainontzeko elementuak bezain garrantzitsua, eta ondorioz eraldatzen doa kreazio prozesuaren baitan. Saio honetan bilakaeran dagoen zerbait bezala ulertuko dugu performatibitatea: irekia dena, datorrenari …

Datorren eskola, Featured, Literatura Eskola »

[20 Dec 2011 | No Comment | ]
‘Emakume anitza euskal narratiba garaikidean’ aztertu zuten Literatura Eskolan

Gema Lasartek ‘Emakume anitza euskal narratiba garaikidean’ izeneko saioa eskaini zuen larunbatean Donostiako Ernst Lluch kultur etxean, Literatura Eskolaren egitarauaren barruan. Emakume idazleek 1979tik 2009ra sortutakoari soa botatzea bilatu zuen Lasartek, azkenean jendearen solasarekin ‘emakume anitzari beatu poliedrikoa ematea’ izan zuelarik xede.

Bere buruaren biluzte ariketa literarioarekin hasi zuen Gema Lasartek saioa, ‘funtsean emakume bat dagoelako horren atzean’, performance txiki bat eskainiz kasik. Bere bio eta bibliografiari errepasoa eginez gogoetak proposatzen joan zen, saioaren lehenengo zatia galdera batekin amaitzeko: ‘Zer da idazlea izatea? …

2011/2012, Datorren eskola, Literatura Eskola »

[13 Dec 2011 | No Comment | ]
Emakume anitza euskal narratiba garaikidea

‘Emakume anitza euskal narratiba garaikidean’ izango dugu berbagai hilabete hontako saioan. Gema Lasartek gidatua eta donostiako Ernest Lluch kultur etxean oraingo honetan, baina goizeko 10.00etatik 14.00tara hilabeterolez.

Azalpena:
Saioak, batez ere, literaturaz hitz egitea du helburu eta hori horrela, ekitaldia jardun ezberdinetan garatuko da. Lehenik, hitzarekin izandako esperintzia erotikoaz mintzatzea eta literatur ibilbideak paratideekin partekatzea  luke xedetzat hizlariak. Hori helduleku eta abiaburu izanik ,emakume anitzaren geografiak aurkitzeari ekingo dio hizlariak, helmuga emakume idazleek azken 30 urteotan sortu takoari soa botatzea izanik.  Bukatzeko, begirada zabalduz, denon artean emakume anitzari beatu poliedrikoa ematea …