Home » Archive

Articles in the Datorren eskola Category

2011/2012, Datorren eskola, Literatura Eskola »

[7 Nov 2011 | No Comment | ]
Barne irudiaren bilakaera, ahozkotik album ilustratura

“Barne irudiaren bilakaera, ahozkotik album ilustratura” izango dugu gai hilabete honetako saioan Yolanda Arrietaren eskutik Tolosako Bonberenean.
Gaiaren nondik norakoaren inguruko puntu hauek ere helarazi dizkigu idazle bizkaitarrak:

– Barneko irudia ahozko literaturan. Zentzuekin loturiko sorkuntza. (Dekorazio-olerkia, Dramatizazio-olerkia, Koplak, Ipuina)
-Ikusteko sorturiko literatura. Egoerak, pertsonaiak eta haien esanak, esateko erak, keinuak eta ekintzak oinarri. (Antzerkia, Gidoiak)
– Esateko edo/eta ikusteko edo/eta entzuteko lanakl. Hitza eta irudi grafikoa. (Irudiz jantzitako testuak, Album ilustratua)

eta baita honako textua ere:
… Eta ohartu nintzen hizkuntza musika dela eta, adi-adi, egonez gero, begi ezkutuen eremuan ahotsak ere badaudela, eta …

2011/2012, Datorren eskola »

[18 Oct 2011 | No Comment | ]

Larunbatean eman genion hasiera Bilbon Literatura Eskolaren ikasturte berriari. Bertan Karmelo Landak Gabriel Arestiren Zuzenbide Debekatua aztertu zuen, ‘Harriaren zikloa’ko poema liburuetako poetikaren hastapena islatzen duen lana.
La Bolsa aretoan elkartu ginen oraingoan Literatura Eskolari hasiera emateko Karmelo Landak ‘Zuzenbide debekatua’ poesia lana aztertu zuen, Arestiren ibilbidean eta 1959 eta 1961 urteen testuinguruan zehatz kokatuta. ‘Zuzenbide debekatua’ ez da Arestiren lanik ezagunena ez aztertuena ere, besteak beste bere egunean ez zelako argitaratu. Arestik Lizardi Sarira aurkeztu zuen testua, baina Orixeri eman zioten eta sekulako haserrea hartu zuen. Garai hartan Joxe Azurmendiri …

2011/2012, Datorren eskola, Literatura Eskola »

[4 Oct 2011 | No Comment | ]
Zortzigarren ikasturtea abiatuko dugu urriaren 15ean

Literatura Eskola 2011/2012: egitaraua

Urriaren 15ean Bilbon (La Bolsa aretoa): Gabriel Arestiren Zuzenbide Debekatua Karmelo Landaren eskutik.
Azaroaren 12an Tolosako Bonberenean: Barne irudiaren bilakaera, ahozkotik album ilustratura, Yolanda Arrietaren eskutik.
Abenduaren 17an Donostian: Emakume anitza euskal narratiba garaikidean, Gema Lasarteren eskutik.
Urtarrilaren 21ean Arrasaten: Idazketa luzatuz. Begirada bat performatibitatea eta egungo praktika eszenikoei, Ixiar Rozasen eskutik. (*)
Otsailaren 18an Gasteizen: Literatura Eskolan, Idurre Alonsoren eskutik.
Martxoaren 24an Durangoko Udal Liburutegian: Bonbardaketak literaturan. Hasi Durangon eta Hiroshimatik gora, Iñigo Aranbarriren eskutik.
Apirilaren 25ean Ziburun: Zeintzuk dira euskal literaturaren paradigma berriak? Ur Apalategiren eskutik.
Maiatzaren 12an Iruñean (Euskaldunon Biltokian): Antonin …

2010/2011, Datorren eskola, kronikak, Literatura Eskola »

[30 May 2011 | No Comment | ]
XABIER LETE: (DES)IZATETIK MINTZO DEN AHOTSA

Literatura Eskolaren ikasturte honetako azken-aurreko saioak Iruñea aldera eraman gaitu, Txantreako Euskaldunon Biltokira. Xabier Leteren poesiagintzan sakontzeko aukera izan dugu bertan, Jose Angel Irigarayren eskutik.
Literatura Eskolako ikasturtea amaitzean hurrengorako gaiak, ideiak, izenak bota eta jasotzen dira, egitaraua osatze aldera. 2010-11 ikasturteari hasiera eman zitzaionean Xabier Leteren poesiagintza aztertzeko ideia zegoen zerrendan, horrelaxe sartu zen egitarauan. Literatura Eskolako kideek oroitzen dutenez ‘ezustean hartu gintuen haren heriotzaren berriak, abenduko hotzean, egunsentiaren esku izoztuak gertu sentitu genituen. Omenaldi kutsua hartu zuen ezustean maiatzerako aurreikusia genuen saioak’.
Jose Angel Irigarayk ere Xabier Lete zendu aurretik …