Articles in the kaiera Category
2010/2011, Featured, kaiera, kronikak, Literatura Eskola »
Berlinen, kondoiak saltzeko erabiltzen diren makina horien antzeko batean euroa sartu eta ipuin grafikoa eskuratu zuen Harkaitz Canok. Bat-bateko azkura sentitu zuen orduan eta Hikaateneokoek urtero ezin abegikorrago uzten diguten egoitzan bildu ginenonganaino etorri zen ondorioa: euskal argitaletxeek ez dute formatoetan batere arriskatzen, zaharkituta gaude, kuadrikulatuak gara. Ez zen hasiera txarra. Harkaitz Literatura Eskolako kidea da duela zortzi urte sortu genuenetik. Urtero eskatzen diogu eskolaren bat prestatzeko eta ez digu egungo hutsik egin. Eskolak ondo prestatzen ditu eta aulkietan erosoegi lokartu ez gaitezen ahalegintzen da. Honako galderarekin lortu zuen oraingoan: …
2010/2011, Featured, kaiera, kronikak, Literatura Eskola »
Beckett-en esperoan egon gara Literatura Eskolan, bi egunez Oreretako Mikelazulo kultur elkartean. Zorionez ez da azaldu, baina haren lanak bidali dizkigu, absurdurik kritikoenaren oihartzunak piztearekin batera.
Egun biko Eskola izan da abendukoa.
18an Eta Karmele? antzezlana eskaini zuten Ainhoa Alberdik eta Iraia Eliasek. Karmele ez da Godot, baina haren esperoan egoteak absurdua ekartzen digu gogora. Barre egingo duzu Karmeleren zain, kezkatuko zara, hunkituko zara. Samara Veltek idatzi zuen orain bi urte testua, aktoreen bulkadekin elkarlanean, eta Euskal Herriko plaza ugaritan eskaini dute jada.
Bezperako antzezlana izan zuen gogoan Beñat Sarasola akuilariak larunbatean, Becketten …
2010/2011, Featured, kaiera, kronikak, Literatura Eskola »
Mikel Laboaren hizkuntzak izeneko eskola eman zuten Leire Lopez Ziluagak eta Ibon Rodriguezek pasa den larunbatean Tolosako Bonberenean.
Hizlari biek Mikel Laboaren lanak hitzarekin zuen harremana aletu zuten, bere musika kokatzeko erreferentzialak izan daitezkeen kantak entzuteko aukera emanez. Mintzaldiaren hastapenetik eztabaidarako tartea egon zen eta eskolakideen iritziekin bat eginez egin zuen aurrera saioak. Lehen zatian galdera batek piztu zuen batez ere eztabaida: zergatik iraun du Mikel Laboaren kantagintzak, musikagatik ala hitzarengatik?
Ibon Rodriguezek hasieratik azaldu zuenez beraiek arreta handiagoa jartzen diote musikari hitzari baino, eta horregatik erabaki zuten hain zuzen ere saioari …
2010/2011, Featured, kaiera, kronikak, Literatura Eskola »
Maria Colera eta Ibai Atutxaren hitzaldien kronika.
Manifestu atzeratua, irakurketa kritikoa. Hitzaldia Lapiko Kritikoan
Maria Coleraren hitzaldia
Manifestu atzeratua 11 telebistan
Ez da nolanahikoa izan aurtengo ikasturtearen hasiera, Joxe Azurmendiren Manifestu atzeratua izanik ardatza. Maria Colera esku egon da testuingurua azaltzearen ardura, Ibai Atutxarenean testuaren irakurketa kritikoa egitea. Nabarra aldizkariaren egoitzan egin zen saioa.
Gogoeta pizgarriak ekarri zituzten akuilulariek, funtsezko gogoeta baten bidetik: ‘Manifestu atzeratua’ 1968koa izanik ere, sekulako gaurkotasuna du. Egun bor-borka dauden eztabaidekin lotzen da bere egunean zentsuratua izan zen Azurmendiren lana.
‘Izan zirelako gara? Eta nahi dugulako izango gara’ izan zen eskolako …