Hurrengo eskola: Samuel Beckett
Samuel Becketten lana ardatz hartuta hitzordu bikoitza proposatzen dizuegu hurrengo Literatura Eskolan:
– Abenduaren 17an, Eta Karmele? antzezlana. Neurri batean Godoten esperoan antzezlanean inspiratua, absurduaren teatroak kokatu dezakegun antzezlana. Samara Veltek idatzi du, Ainhoa Alberdi eta Iraia Eliasekin elkarlanean. Informazio gehiago hemen.
20:30ean Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkartean.
– Abenduaren 18an Eskola: Beñat Sarasolak emango du, hauxe da titulua: Samuel Beckett. Signifier? Nous, signifier! (Rire bref).
ESKOLARI BURUZKO OHARRAK
Beñat Sarasolak eman dizkigun argibideak:
Landuko diren lanen zerrenda: liburuak irakurriz gero bikain, bestela ez irakurrita ere ez da arazorik gabe jarraitzeko moduko saioa izango da. Oinarri gisa hauek irakurtzea dela onena: En attendant Godot (euskaraz badago), Fin de Partie eta Krapp’s Last Tape. Hirurak antzerki obrak.
Prosatik, Trilogiako obrak: Molloy, Malone meurt eta L’Innomable.
ESKOLARI BURUZKO AZALPENA: Samuel Beckett-en obra modu askotara irakurri ahal daiteke, eta izatez, era aski diferenteetan interpretatu izan da. Saio honetan Becketten obrak ulermena eta esanahiaren inguruan aurkezten dizkigun arazoak azaltzen saiatuko gara. Alegia, nola Becketten obra ulertzeko ez den baliagarria literatura irakurtzeko modu ohiko edo tradizionala. Auzi honek literaturan oro har nola eragiten duen iradokiko da, halaber; hala nola: nobela eta literaturaren amaiera, literatur garaikideko (balizko) forma berriak, idazletza eta komunikabideak, eta abar.
Eskolaren bigarren atalean hainbat bideoak ikusi eta komentatuko: Bat Krapp’s Last Tape izango da eta bestea, denbora ematen badu, What Where. Sarasolak bideoak jarraitzeko eta komentatzeko idatzizko materiala banatuko du.
ZUEN ESPEROAN GAUDE!!!
Leave your response!