Album ilustratua eta nobela grafikoa
Berlinen, kondoiak saltzeko erabiltzen diren makina horien antzeko batean euroa sartu eta ipuin grafikoa eskuratu zuen Harkaitz Canok. Bat-bateko azkura sentitu zuen orduan eta Hikaateneokoek urtero ezin abegikorrago uzten diguten egoitzan bildu ginenonganaino etorri zen ondorioa: euskal argitaletxeek ez dute formatoetan batere arriskatzen, zaharkituta gaude, kuadrikulatuak gara. Ez zen hasiera txarra. Harkaitz Literatura Eskolako kidea da duela zortzi urte sortu genuenetik. Urtero eskatzen diogu eskolaren bat prestatzeko eta ez digu egungo hutsik egin. Eskolak ondo prestatzen ditu eta aulkietan erosoegi lokartu ez gaitezen ahalegintzen da. Honako galderarekin lortu zuen oraingoan: ideia badaukat, zein formatotan kontatuko dut? Zein formatoren bitartez lortuko dut istorioa ondoen kontatzea? Zein da ideia baten formato ideala? Galdera erreskada horri geure kolkorakoak gehitu dizkiogu: nobelaren tirania bizi dugun garaiotan, nobela formatoan kontatzen dizkigutenentzako, ez ote dira beste formato batzuk egokiago? Idazleak zer egiten du, nobela idatziko duela hobetsi eta buruan daukan ideia nobelaren formatora egokitu? Ala kontatu gura duena argi izaki, formato/genero bat baino gehiago aintzat hartu ostean erabakitzen du istoriari zein dagokion ondoen?
Hamaiketakoaren aurreko tartean, album ilustratuei buruz egin genuen berba. Horretarako, album ilustratuen historia osatu zigun Harkaitzek. Irudiak zantzuak, zeinuak ala sinboloak diren aztertu genuen, ironiak duen garrantziaz jabetu ginen. Ipuin tradizionaletako pertsonaiak zerrendatu genituen, zein ezaugarri duten ipuinetako pertsonek, animaliek edota objetu fantastikoek. Proppek ipuin tradizionalari egozten dizkion 31 funtzioak errepasatu genituen eta tentsioak narrazioan zein garrantzia handia duen nabarmendu. Ilustrazioek sortu dizkioten hainbat zalantza ahozgora bota zizkigun Harkaitzek: Pertsonaiekiko identifikazioa irudien bidez errazago lortzen da? Noiz justifikatzen dute hitzek irudia? Eta noiz irudiek hitza? Liburu ilustratuan, testuak desagertzeko bokazioa izan lezake? Hitzik ez egoteak zer esan gura du, ez dagoela gidoirik?
Hamaiketakoaren osteko bigarren tarterako ere prest zuen Harkaitzek katua: Zer da nobela grafikoa? Galdetu zigun. Hartzaileak dioena, erantzun zuen eskolakide batek. Autoreak dioena, kategorizatu zuen hizlariak. Will Eisnerrek, argitaletxe, editore eta irakurleek komikiari destaina egiten ziotela konturaturik, editoreari bere lana “ nobela grafikoa” zelan argitu zionetik erabiltzen da terminoa. Ordutik gaur arte, nobela grafikoak izan duen garapenaz aritu ginen eta mundu osoko hainbat lagin irakurri eta ikusi genituen. Horra gaia jorratu gura duenarentzat zenbait erreferentzia:
– Charlie Patton (Robert Crumb)
http://www.celticguitarmusic.com/patton1.htm
– Little Red Riding Hood (Sarah Moon)
http://www.photoeye.com/bookstore/citation.cfm?catalog=ZC129&i=&i2=&CFID=14230797&CFTOKEN=79184143
– Vita da mosche (Magnus Muhr)
http://comixfactory.blogspot.com/2010/09/becco-giallo-le-mosche-morte-di-magnus.html
http://www.marieclaire.it/Magazine/ricreazione/Vita-da-mosche/Vita-da-mosche3
Aipatu zituen beste zenbait obra:
– Pequeño azul, pequeño amarillo – Leo Lionni
– Los detectives salvajes – Roberto Bolaño
– Nocilla Lab. – Agustín Fernandez Mallo
– El Escribiente – Javier Zabala
– Barbara Fiore argitaletxeko (La fuga, La hola)
– Ratas – Wolf Erlbrug
– Korokoro – Emilie Vast
– The wild party – Art Spiegelman
– Las Serpientes ciegas – Hernández Cava y seguí
– Frío Ecuador – Enki Bilal
– Arrugas – Paco Roca
– Contrato con dios – Will Eisner
– Metamorfosis – Dora Salazar
– El eternauta – Héctor German Oesterheld eta Francisco Solano López
– Lunatic Lovers – Suehiro Maruo
Eta azkenik:
Albumes y otras lecturas – Teresa Duran
?
Leave your response!