KING KONG NESKA antzezlana Literatura Eskolaren eskutik
Josune Monton aktoreak KING KONG NESKA izeneko antzezlana eskainiko du Donostian, Ernst Lluch-en egingo den Literatura Eskolaren bezperan, martxoaren 18an Egia auzoko Le Bukowski tabernan 21:00etan.
Larunbateko eskolan landuko diren edukiak eta gaiak lagundu eta osatzeko antolatu du Literatura Eskolak saio hau.
King Kong neska antzezlanak Virginie Despentes-en Teoría King Kong liburuaren hitzaurrea du oinarri, bakarrizketa moduan emana dago oholtzan. Iñaki Segurolak ekarri du euskarara.
Hauxe da Josune Monton aktore eta zuzendariak bidali digun azalpena:
”Manifestua.
Kontzertua.
Aldarrikapena.
Emakumeok sudur puntan jartzen zaiguna izateko eskubidea daukagu.
Ereduak, horixe besterik ez dira: Ereduak
Emakumetasuna aukera bat baino ez da.
Punk abesti bat.
Mingainan trabik gabe.
Umoretsua.
Desegokia.
Zuzenean aritzeak handitzen nau.
Ereduak hausten dituen ikuskizun umoretsua. Emakumetasunaren proletariak hitz egiten du, ezarritako eredua jarraitzeko gai ez den emakume okerra izatea aldarrikatzen duen emakumeak. Proletario diren haiei zuzendurik dago, Barbie eta Kent bezalakoak izan ezin duten (edo agian izan nahi ez duten) emakume eta gizonei. Ze, benetan, ezagutzen al duzu horien modukoa izateko baldintza guztiak betetzen dituen inor?
Gizon eta emakume perfektua izatearen baloreak ezbaian jartzen dituen ikuskizun urratzailea”.
Leave your response!