Home » 2012/2013, Datorren eskola, Featured, Headline, Literatura Eskola

Txillardegiz, Markos Zapiainek

6 November 2012 No Comment

Azaroaren 17an

Donostiako Ernest Lluch kultur etxean

10:00-14:00

Jose Luis Alvarez Enparantza (Donostia, 1929). Giro erdaldun eta frankistan hazi arren, gaztetatik sentitu zuen euskararen eta Euskal Herriaren deia. Horren ondorioz, euskaraz ikasten hasi zen, euskal idazle gorenetakoa izateraino. Aberriaren deiari dagokionez, EAJren erresistentziaren inguruan hasi zen lanean baina, haien jokaerari epelegi iritzita, beste erakunde bat sortu zuen zenbait lagunekin batera: Ekin aurrena, eta gero, 1959an, ETA.

Jakintza zabaleko gizona da Txillardegi: injinerua ikasketaz, filosofiaz oso kezkatua, politikan murgildua, zaletasunez pianojolea, hizkuntzalaritzako irakasle… Literaturan, berriz, funtsezkoa izan da bere ekarpena euskal nobela berritzeko eta aberasteko bidean. Leturiaren egunkari ezkutua izan zen haren lehen eleberria, 1957an; bi urte geroagokoa da Peru Leartzako, eta ondoren etorriko ziren Elsa Scheelen (1969), Haizeaz bestaldetik (1979) eta Exkixu (1988).

Ordura arteko euskal eleberri tradizionalaren aldean, haustura ekarri zuen Txillardegiren Leturiak: lehen pertsonan idatzia zen, protagonistak ere ez zuen batere zerikusirik baserri munduarekin eta, batez ere, barne-kezkaz eta ezinegonaz beterik zegoen. Europan indarrean zegoen existentzialismoaren arrastoa nabari zen hor: bizitzaren absurduaz galdetzea, hautatu beharrak sortzen duen larridura… Mugarri gertatu zen liburu hau gerraosteko kultura euskaldunaren berritzean, eta Peru Leartzako-k areagotu egin zuen eten hori.

Lehen eleberri bi hauetako pasarte bana ekarri dugu hona, Txillardegiren teknikaren eta idazmoldearen adibidetzat. Lehena, udazkeneko etsipen giroan oratua, denboraren igarotze larriaz ari da: ukitu poetiko eta filosofiko handiko testua da, barne gogoetarako eta introspekziorako isuria ageri duena. Bigarrenak, berriz, kontalari gihartsu eta bizia erakusten digu, egungo gizartea bere kontraesan guztiekin euskara moderno batean azaltzeko gai dena

X.Mendiguren/ K. Izagirre

Leave your response!

Add your comment below, or trackback from your own site. You can also subscribe to these comments via RSS.

Be nice. Keep it clean. Stay on topic. No spam.

You can use these tags:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This is a Gravatar-enabled weblog. To get your own globally-recognized-avatar, please register at Gravatar.