Sorterritik urrun.Migrazioak euskal literaturan
ZILAR-ASTEA ekimena sortu zenetik Literatura Eskola bertako partaide izan gara. Aurtengo ZILAR ASTEAko gaia Migrazioa izaki, guk migrazioek gure literaturan izan duten isla berbagai hartzea ebatzi genuen. Gaiari bi ikuspuntutatik oratzea proposatuko dizuegu:
Eskolako lehen ekinaldian, 10:00etatik 11:30etara, honako proposatuko ditugu berbatrukerako: Euskal sortzaileok Euskal Herritik kanpora bizi izan garenean, zer idatzi dugu hartu gaituzten herri edota herritarrez? Zerk eraginda utzi dugu sorterria? Euskaldunei buruzko topikoak berresten ditu erbestetik idatzi dugunak?
Atsedenaldiaren osteko bigarren ekinaldian, 12:00etatik 14:00etara, gurera etorritakoei buruz idatzi duguna izango dugu aztergai: Zer idatzi dugu Euskal Herrira etorri direnei buruz? Zein jarrera da nagusi gure idatzietan, paternalista, arrazista, manikeoa, abegikorra, enpatiazkoa?
Martxoaren 16an elkartuko gara, gotzon barandiaran arteaga idazlea akuilari dugula
Durangoko udal-liburutegian
10:00etatik 14:00etara
Herritar orok ditu Literatura Eskolako ateak zabalik
Larunbatera bitartean, honako kantuak entzutea proposatu gura dizuegu:
Amerikara noa. B.Lertxundi. Herrikoia.
Oi ama Euskal Herri. B.Lertxundi. Etxahun Iruri
Itsasontzi baten Euskal Herritik kanpora. Kaxiano.
Sustraiak han dituenak. M.Laboa- J.Sarrionandia, Xoriek 17.
Eisenhower eta ni. Joseba Tapia- Charles Uhalde. Real Politik
Haur andaluz bati sehaska kanta. Xabier Lete.
Lilian. Bide Ertzean, Grisa.
Don Jose. Gozategi, Gozategi
Etxe aldera. Ruper Ordorika. So`ik so`.
Euskadin Castillan bezala. Imanol- M Azurmendi, Joan-etorrian.
Nora goaz. Errobi / Anje Duhalde- Daniel Landart. Errobi.
Mazisi Ogeita Denbelek. Jabier Muruguruza- B. Atxaga. Boza barruan.
Leave your response!