2010/2011, Datorren eskola, Literatura Eskola »

[9 Mar 2011 | No Comment | ]
Queer literaturaz berbetan Donostian

Martxoaren 19ko saio honetan Queer Literaturan sakonduko dugu Literatura Eskolan. Ibon Egaña Etxeberriak eta Iratxe Retolaza Gutierrezek gidatuko dute saioa.
Donostiako Ernest Lluch kultur etxean 10:00etatik 14:00ak bitartean duzu zita.

Literatura-saio edo tailer honek Queer literaturaren ikuskera hurbiltzea du asmo. Horretarako, tailerra bi zatitan banatuko da:
Lehenik, Queer teoriaren inguruko argibideak eskainiko dira.  Bigarrenik, Queer teoria horren begiradatik begirada literariora egingo da jauzia, teoria horren ikuskerak testu literarioen irakurketa nola baldintza dezakeen aztertzeko.  Literatur testuen irakurketa gidatua eta kritikoa proposatuko da, parte-hartzea bultzatuz, eta lehen saioan azaldu diren queer kontzeptu horien garapen praktikoa …

2010/2011, Featured, kronikak, Literatura Eskola »

[16 Feb 2011 | No Comment | ]
Jose Luis Otamendi eta Mitxel Sarasketa kartzela eta literaturaz

Gutun bat zuentzat
Aupa Oier!
Aurrekoan, Donibane Lohitzunen batu ginen, Literatura Eskolaren aitzakian kartzelaz aritu ginen berbetan. Espetxean sortutako liburuak izan genituen esku artean, hizpide. Eta goiza eskaini genion giltzapean sortutako letra eta esperientziei. Goiz atsegina izan zen.
Kartzelan egondakoak, kartzeletara bisitan joandakoak eta kartzelaz ezer gutxi dakigun batzuk batu ginen, lagun artean.
Beti egin ohi dugun moduan, hizlariak genituen gonbidatu. Jose Luis Otamendi idazleak batez ere Jokin Urain presoaren sorkuntzaz aritu zitzaigun, espetxean 25 urte bete dituen idazlea da Urain. Hitzaldiaren egunean, 9168 egun preso.
Azken 20 urteotan hainbat liburu eder argitaratu dituena, eta …

2010/2011, Featured, kaiera, kronikak, Literatura Eskola »

[23 Jan 2011 | No Comment | ]
Album ilustratua eta nobela grafikoa

Berlinen, kondoiak saltzeko erabiltzen diren makina horien antzeko batean euroa sartu eta ipuin grafikoa eskuratu zuen Harkaitz Canok. Bat-bateko azkura sentitu zuen orduan eta Hikaateneokoek urtero ezin abegikorrago uzten diguten egoitzan bildu ginenonganaino etorri zen ondorioa: euskal argitaletxeek ez dute formatoetan batere arriskatzen, zaharkituta gaude, kuadrikulatuak gara. Ez zen hasiera txarra. Harkaitz Literatura Eskolako kidea da duela zortzi urte sortu genuenetik. Urtero eskatzen diogu eskolaren bat prestatzeko eta ez digu egungo hutsik egin. Eskolak ondo prestatzen ditu eta aulkietan erosoegi lokartu ez gaitezen ahalegintzen da. Honako galderarekin lortu zuen oraingoan: …

2010/2011, Datorren eskola, Literatura Eskola »

[19 Jan 2011 | No Comment | ]
Kartzelako literatura Donibanen

Otsailaren 19an, Kartzelako literatura izango dugu hizketagai Mitxel Sarasketa eta Jose Luis Otamendirekin.

Mitxel Sarasketa kartzelan 20 urtez egondakoa da. Ondo ezagutzen ditu espetxeko bizitza, literatur lanak eta gaur egun ere, espetxeko bizi baldintzek zelan eragozten duten komunikazioa. Azken 10 urteotan, Ataramiñe literatura koadernoak ekimena bultzatzen aritu da.
Jose Luis Otamendi idazlea eta irakaslea da. Azken urteotan, kartzelan dauden idazleekin harremana izan du, eta editore lanak egitea egokitu zaio hainbat presorekin. Jokin Urain idazleak dagoeneko 25 urte egin ditu preso, eta haren obra ondo asko ezagutzen du …

2010/2011, Datorren eskola, Literatura Eskola »

[10 Jan 2011 | No Comment | ]
Urtarrileko eskola: ‘Album ilustratua eta nobela grafikoa’ Harkaitz Cano

Urtarrilaren 15ean ekingo diegu Gasteizen aurtengo eskolei Album ilustratua eta nobela grafikoa gai hartuta Harkaitz Canoren eskutik.
Lehenengo zatian album ilustratuez arituko gara, bigarrenean berriz nobela grafikoez.

Urtarrilaren 15ean Gasteizen (10:00-14:00)
Berbagia: Album ilustratua eta nobela grafikoa
Hizlaria: Harkaitz Cano.
Billtokia: Hikaateneoa (Pintoreria Kalea 13)

album ilustratua eta nobela grafikoa