2010/2011, Featured, kaiera, kronikak, Literatura Eskola »

[2 Jan 2011 | No Comment | ]
Becketten esperoan

Beckett-en esperoan egon gara Literatura Eskolan, bi egunez Oreretako Mikelazulo kultur elkartean. Zorionez ez da azaldu, baina haren lanak bidali dizkigu, absurdurik kritikoenaren oihartzunak piztearekin batera.
Egun biko Eskola izan da abendukoa.
18an Eta Karmele? antzezlana eskaini zuten Ainhoa Alberdik eta Iraia Eliasek. Karmele ez da Godot, baina haren esperoan egoteak absurdua ekartzen digu gogora. Barre egingo duzu Karmeleren zain, kezkatuko zara, hunkituko zara. Samara Veltek idatzi zuen orain bi urte testua, aktoreen bulkadekin elkarlanean, eta Euskal Herriko plaza ugaritan eskaini dute jada.
Bezperako antzezlana izan zuen gogoan Beñat Sarasola akuilariak larunbatean, Becketten …

2010/2011, Literatura Eskola »

[4 Dec 2010 | No Comment | ]
Hurrengo eskola: Samuel Beckett

Samuel Becketten lana ardatz hartuta hitzordu bikoitza proposatzen dizuegu hurrengo Literatura Eskolan:
–          Abenduaren 17an, Eta Karmele? antzezlana. Neurri batean Godoten esperoan antzezlanean inspiratua, absurduaren teatroak kokatu dezakegun antzezlana. Samara Veltek idatzi du, Ainhoa Alberdi eta Iraia Eliasekin elkarlanean. Informazio gehiago hemen.
20:30ean Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkartean.
–          Abenduaren 18an Eskola:  Beñat Sarasolak emango du, hauxe da titulua: Samuel Beckett. Signifier? Nous, signifier! (Rire bref).
ESKOLARI BURUZKO OHARRAK
Beñat Sarasolak eman dizkigun argibideak:
Landuko diren lanen zerrenda: liburuak irakurriz gero bikain, bestela ez irakurrita ere ez da arazorik gabe jarraitzeko moduko saioa izango da. Oinarri gisa …

2010/2011, Featured, kaiera, kronikak, Literatura Eskola »

[13 Nov 2010 | No Comment | ]
Laboaren hitzak, edo hizkuntzak

Mikel Laboaren hizkuntzak izeneko eskola eman zuten Leire Lopez Ziluagak eta Ibon Rodriguezek pasa den larunbatean Tolosako Bonberenean.

Hizlari biek Mikel Laboaren lanak hitzarekin zuen harremana aletu zuten, bere musika kokatzeko erreferentzialak izan daitezkeen kantak entzuteko aukera emanez. Mintzaldiaren hastapenetik eztabaidarako tartea egon zen eta eskolakideen iritziekin bat eginez egin zuen aurrera saioak. Lehen zatian galdera batek piztu zuen batez ere eztabaida: zergatik iraun du Mikel Laboaren kantagintzak, musikagatik ala hitzarengatik?
Ibon Rodriguezek hasieratik azaldu zuenez beraiek arreta handiagoa jartzen diote musikari hitzari baino, eta horregatik erabaki zuten hain zuzen ere saioari …

2010/2011, kronikak, Literatura Eskola »

[5 Nov 2010 | No Comment | ]

Manifestu atzeratua, eguneratzen
Ane Zabala kazetariak, Literatura Eskolari buruzko erreportaia landu du Hamaika telebistarako. Literatura Eskolan grabatutako irudiak, Ibai Atutxari egindako elkarrizketarekin uztartzen da.

2010/2011, Literatura Eskola »

[4 Nov 2010 | No Comment | ]
Mikel Laboak musikatu zituen poetak

Lehen diskotik azkenera arte, Mikel Laboak ahozko literatura eta garaikide zituen poeten testuak musikatu zituen.
Sasoika eta euskarazko poetei dagokienez, Ez dok Amairuko kide zituen J.A Artze eta Xabier Leteren poemak betikotu zituen, baita Gabriel Arestirenak ere.

Gerora, Pott Bandako kide izan ziren Joseba Sarrionandia eta Bernardo Atxagarenak landu zituen.
Bertolt Brechten poesiagintzak ere, eragin nabarmena izan zuen Laboarengan, diska oso bat haren testuekin atontzeraino.
Mikel Laboaren disketako letrak: www.badok.info
Mikel Laboak musikatu izan ez balitu, gaur arte iraungo zuten poeton testu horiek?