Azaroan, musika eta literatura uztartuko ditugu. Kafea eta Gailetak egiten dute hilero Gernikako gaztetxean. Oraingoan, kolakaoaren orduan Tolosako Bonberenean Mikel Laboaren hizkuntzak izango dituzte aipagai Ibon Rdz eta Leire Lpz Ziluagak.
* badok.info
Mikel Laboaren hizkuntzak
azaroak 6
Bonberenea
Tolosa
Maria Colera eta Ibai Atutxaren hitzaldien kronika.
Manifestu atzeratua, irakurketa kritikoa. Hitzaldia Lapiko Kritikoan
Maria Coleraren hitzaldia
Manifestu atzeratua 11 telebistan
Ez da nolanahikoa izan aurtengo ikasturtearen hasiera, Joxe Azurmendiren Manifestu atzeratua izanik ardatza. Maria Colera esku egon da testuingurua azaltzearen ardura, Ibai Atutxarenean testuaren irakurketa kritikoa egitea. Nabarra aldizkariaren egoitzan egin zen saioa.
Gogoeta pizgarriak ekarri zituzten akuilulariek, funtsezko gogoeta baten bidetik: ‘Manifestu atzeratua’ 1968koa izanik ere, sekulako gaurkotasuna du. Egun bor-borka dauden eztabaidekin lotzen da bere egunean zentsuratua izan zen Azurmendiren lana.
‘Izan zirelako gara? Eta nahi dugulako izango gara’ izan zen eskolako …
Joxe Azurmediren poema irakurriaz hasiko dugu Literatura Eskolaren ikasturtea, Bilbon.
1968an idatzitako poema da Manifestu atzeratua.
Maria Colera Bartzelonako unibertsitateko irakasle hernaniarrak testuingurua aztertu eta Ibai Atutxa galdakoarrak, poemaren irakurketa kritikoa aurkeztuko digu.
Manifestu atzeratua basquepoetry.net
urriak 23
Nabarra aldizkariaren egoitza
Bilbo
Laister hasiko dugu guk ere ikasturte berria. Literaturari ekingo diogu berriz ere. Bilbon urrian hasi eta Iruñean bukatuko dugu maiatza aldera.
Urriaren 23an Bilbon: Joxe Azurmendiren Manifestu atzeratua. Ibai Atutxa eta Maria Colera.
Azaroaren 6an Tolosan. Mikel Laboaren hizkuntzakLeire Lopez Ziluaga eta Ibon Rodriguez.
Abenduaren 18an Oreretan: Samuel Beckett. Signifier? Nous, signifier! (Rire bref). Beñat Sarasola
Urtarrilaren 15ean Gasteizen: Nobela grafikoaz. Harkaitz Cano.
Otsailaren 19an Ziburun. Gartzelako literatura. Jose Luis Otamendi eta Mitxel Sarasketa.
Martxoaren 19an Donostian: Queer literaturaz. Iratxe Retolaza eta Ibon Egaña.
Apirilaren 16an Durangon: Punka eta literatura 80ko hamarkadan. Juan Luis Zabala.
Maiatzaren 21ean Iruñean: …