2012/2013, Datorren eskola, Featured, Headline »

[11 Mar 2013 | No Comment | ]
Sorterritik urrun.Migrazioak euskal literaturan

ZILAR-ASTEA ekimena sortu zenetik Literatura Eskola bertako partaide izan gara. Aurtengo ZILAR ASTEAko gaia Migrazioa izaki, guk migrazioek gure literaturan izan duten isla berbagai hartzea ebatzi genuen. Gaiari bi ikuspuntutatik oratzea proposatuko dizuegu:
Eskolako lehen ekinaldian, 10:00etatik 11:30etara, honako proposatuko ditugu berbatrukerako: Euskal sortzaileok Euskal Herritik kanpora bizi izan garenean, zer idatzi dugu hartu gaituzten herri edota herritarrez? Zerk eraginda utzi dugu sorterria? Euskaldunei buruzko topikoak berresten ditu erbestetik idatzi dugunak?
Atsedenaldiaren osteko bigarren ekinaldian, 12:00etatik 14:00etara, gurera etorritakoei buruz idatzi duguna izango dugu aztergai: Zer idatzi dugu Euskal Herrira etorri direnei …

2012/2013, Datorren eskola, Featured, Headline »

[11 Feb 2013 | No Comment | ]
Katalina Eleizegi eta Katalina Erauso: genero eta nazio identitateak euskal antzerki modernoan

Amaia Alvarez akuilari dugula, Gasteizko Ignacio Aldekoa kultur etxean ( Florida parkea) elkartuko gara
otsailaren 16an
10:00etatik 14:00etara bitartean

2012/2013, Featured, Headline »

[9 Jan 2013 | No Comment | ]
Gure literatura erdaretan. Zer itzuli dute euskaratik munduan?

Elizabete Manterola itaurren dugula, euskal literaturatik zer itzuli duten aztertuko dugu, zein liburu zein hizkuntzatara, zergatik, zer harrera izan duten, merezi duen ahaleginak, zer dakarkigukeen…
Urtarrilaren 19an izango da, Zarauzko Sanz Enea liburutegian, ohikoa dugun ordutegian, goizeko 10:00etan hasi eta 14:00ak bitartean

2012/2013, Headline »

[10 Dec 2012 | No Comment | ]
Euskal itzultzaile aitzindariak

Nor izan ziren gure lehen itzultzaileak?
Zer ekarri zuten euskarara? Zergatik?
Galdera horiek zein beste asko erantzun asmoz bilduko gara EIZIEko Karlos del Olmo berbalagun dugula

abenduaren 15ean
10:00etatik 14:00etara
Oreretako Mikelazulo elkartean
Eskola EIZIEk eta Literatura Eskolak antolatu dugu

2012/2013, Datorren eskola, Featured, Headline, Literatura Eskola »

[6 Nov 2012 | No Comment | ]
Txillardegiz, Markos Zapiainek

Azaroaren 17an
Donostiako Ernest Lluch kultur etxean
10:00-14:00

Jose Luis Alvarez Enparantza (Donostia, 1929). Giro erdaldun eta frankistan hazi arren, gaztetatik sentitu zuen euskararen eta Euskal Herriaren deia. Horren ondorioz, euskaraz ikasten hasi zen, euskal idazle gorenetakoa izateraino. Aberriaren deiari dagokionez, EAJren erresistentziaren inguruan hasi zen lanean baina, haien jokaerari epelegi iritzita, beste erakunde bat sortu zuen zenbait lagunekin batera: Ekin aurrena, eta gero, 1959an, ETA.
Jakintza zabaleko gizona da Txillardegi: injinerua ikasketaz, filosofiaz oso kezkatua, politikan murgildua, zaletasunez pianojolea, hizkuntzalaritzako irakasle… Literaturan, berriz, funtsezkoa …