Home » Archive

Articles tagged with: tolosa

2011/2012, Datorren eskola, Literatura Eskola »

[4 Oct 2011 | No Comment | ]
Zortzigarren ikasturtea abiatuko dugu urriaren 15ean

Literatura Eskola 2011/2012: egitaraua

Urriaren 15ean Bilbon (La Bolsa aretoa): Gabriel Arestiren Zuzenbide Debekatua Karmelo Landaren eskutik.
Azaroaren 12an Tolosako Bonberenean: Barne irudiaren bilakaera, ahozkotik album ilustratura, Yolanda Arrietaren eskutik.
Abenduaren 17an Donostian: Emakume anitza euskal narratiba garaikidean, Gema Lasarteren eskutik.
Urtarrilaren 21ean Arrasaten: Idazketa luzatuz. Begirada bat performatibitatea eta egungo praktika eszenikoei, Ixiar Rozasen eskutik. (*)
Otsailaren 18an Gasteizen: Literatura Eskolan, Idurre Alonsoren eskutik.
Martxoaren 24an Durangoko Udal Liburutegian: Bonbardaketak literaturan. Hasi Durangon eta Hiroshimatik gora, Iñigo Aranbarriren eskutik.
Apirilaren 25ean Ziburun: Zeintzuk dira euskal literaturaren paradigma berriak? Ur Apalategiren eskutik.
Maiatzaren 12an Iruñean (Euskaldunon Biltokian): Antonin …

2010/2011, Featured, kaiera, kronikak, Literatura Eskola »

[13 Nov 2010 | No Comment | ]
Laboaren hitzak, edo hizkuntzak

Mikel Laboaren hizkuntzak izeneko eskola eman zuten Leire Lopez Ziluagak eta Ibon Rodriguezek pasa den larunbatean Tolosako Bonberenean.

Hizlari biek Mikel Laboaren lanak hitzarekin zuen harremana aletu zuten, bere musika kokatzeko erreferentzialak izan daitezkeen kantak entzuteko aukera emanez. Mintzaldiaren hastapenetik eztabaidarako tartea egon zen eta eskolakideen iritziekin bat eginez egin zuen aurrera saioak. Lehen zatian galdera batek piztu zuen batez ere eztabaida: zergatik iraun du Mikel Laboaren kantagintzak, musikagatik ala hitzarengatik?
Ibon Rodriguezek hasieratik azaldu zuenez beraiek arreta handiagoa jartzen diote musikari hitzari baino, eta horregatik erabaki zuten hain zuzen ere saioari …

Literatura Eskola »

[2 Nov 2010 | No Comment | ]
Mikel Laboaren hizkuntzak | Tolosako Bonberenean

Azaroan, musika eta literatura uztartuko ditugu. Kafea eta Gailetak egiten dute hilero Gernikako gaztetxean. Oraingoan, kolakaoaren orduan Tolosako Bonberenean Mikel Laboaren hizkuntzak izango dituzte aipagai Ibon Rdz eta Leire Lpz Ziluagak.

* badok.info

Mikel Laboaren hizkuntzak
azaroak 6
Bonberenea
Tolosa